Ekainaren 22tik 27ra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) kirol instalazioetan, MAGIC Jokoak eta IMART Munduko IV. Txapelketa izan ziren. 2000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Iruñean inklusioa eta aniztasuna ospatu zituen ekitaldi paregabe hau bizitzeko.
Trebetasun mistoko 1191 errugbi jokalari, 32 talde eta orain arteko Mixed Ability Women´s txapelketarik handiena, 25 herrialde ordezkatuta, eta 70 partida baino gehiago jokatuta.
Klikatu hemen partida guztien emaitzak ikusteko.
Dibertitzeko egunak izan ziren, kirolarekiko grina eta kulturen arteko bizikidetza nabarmendu ziren, inklusioa eta aniztasuna ere eta Mixed Ability kirolaren historian atal esanguratsua markatu zuten.
Argazkiak: Facebook Iruña Rugby Club