Pasa den azaroaren 22an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zelaian gizonezkoen 16 eta 18 urtez azpiko kategorietako Espainiako Selekzio Autonomikoen Errugbi Txapelketa ospatu zen. Aragoi, Euskadi eta Nafarroako selekzioek parte hartu zuten hitzordu honetan.
Nafarroako hiriburuko instalazioetan izan zen publikoak sei norgehiagoka handiz eta kirol giro bikainaz gozatu ahal izan zuen.
Emaitzak:
Gizonezkoen 16 urtez azpikoen XV. CESA 2. Mailako B Multzoa
- Nafarroa - Euskadi "B" 10-5
- Aragoi - Nafarroa 5-5
- Euskadi "B" - Aragoi 7-10
Gizonezkoen 18 urtez azpikoen XV. CESA 2. Mailako B Multzoa
- Nafarroa - Euskadi "B" 7-22
- Aragoi - Nafarroa 7-5
- Euskadi "B" - Aragoi 25-0
Argazkiak: La Única RT