Denbora batetik honera teknologiak uretan arriskuan dauden pertsonen prebentzio eta salbazioaren onurarako lan egiten hasi da.
Hauetako berritasun bat sorosle diren dronak dira zeinen helburua itotzen ari diren, jitoan dauden itsasontzien eta larrialdietako abisuak konfirmatzea da erantsia daramaten kamarari esker.
Tresna hauek 70km/orduko abiadura har dezakete hegan egiten. Modu honetan laguntza behar duen pertsonaren aldera lehenago ailegatu daitezke beharrezkoa suertatzen zaien flotagailua botaz berari heltzeko sorosleak ailegatu arte.
Lagungarriak diren bestelako tresnak, informazio medikoa daramaten neopreno adimendunak dira. Hauek informazio pertsonala daramate zeinarekin mapa batean kokatu daiteke jantzita daraman pertsona. 112 telefonoari deitzeko botoi bat daukate eta kontaktu eta informazio medikua gordetzen dute, larrialdi kasuan sorosleek erabiltzeko.
Iturria: Revista ON
Argazkia: OKDiario