TAEKWONDO Hace 10 meses

June Nsanguk brontzezko domina irabazi zuen 21 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

June Nsanguk brontzezko domina irabazi zuen 21 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

• June Nsanguk, Teknifikazio Programako taekwondistak 49 kiloko baino gutxiagoko kategorian brontzezko domina irabazi zuen

• Nafarroako Selekzioko beste zazpi kirolari podiumetik gertu geratu ziren

Atzo, igandea, 21 urtetik beherakoen Espainiako Borroka Txapelketa jokatu zen Valladoliden. Nafarroak hamazazpi kirolari izan zituen, hamar gizonezkoetan eta zazpi emakumezkoetan.

Sentsazio gazi-gozoak behin podiumera igotzea lortu zuelako talde nafarrak, baina beste zazpitan eztia ezpainetan geratu zitzaien, final laurdenetan eroriz, dominen atarian.

Pisuerga Pabilioiko tatamien gaineko gure saririk handiena June Nsangu Moralesen lan bikainari esker iritsi zen, “49 kilo baino gutxiagokoen” kategorian brontzea eskuratu baitzuen.

Junek ez zuen lehen txandan parte hartu, eta final-laurdenetan lehiatu zen. Paula Morán Arriero Madrilgo Taekwondo Federazioko ordezkaria gainditu zuen, aurreko maiatzean Espainiako Unibertsitate Txapelketan zilarrezko domina lortu zuena.

Gauzak horrela, Berriozarko Mendialdea Taldeko lehiakideak finalerdietara egin zuen aurrera, eta domina ziurtatu zuen. Azken-aurreko txanda honetan, Judith Cordoba Heredia kataluniarra izan zuen aurkari, urrezko domina lortu zuens Holandako Irekian, Eindhovenen, joan den martxoan.

June ahal zuen guztia egiten saiatu zen, baina azkenean galdu zuen Tarragonako kalitate ikaragarria duen taekwondistaren aurrean, eta brontze borrokatu bezain justua lortu zuen.

“Justizia” apur bat gehiago egon zitekeen beste zazpi kategorietan, zeinetan lehiakide nafarrak podiumera igotzeko pauso batera geratu baitziren, haietako batzuk galtzaile, azkenean garaipena lortuko zutenen aurrean:

•    Erkuden Moreno eta Sabrina Moutaraji (- 46 kilo)
•    Leyre Echániz (- 53 kilo)
•    Irune Jiménez ( -62 kilo)
•    David Pueyo (- 68 kilo)
•    Álvaro Fernández (- 74 kilo)
•    Adrián Matilla (- 80 kilo)

Nafarroako Selekzioko neska-mutilez eta haien teknikariez gain (David García Ros, Ane Cinto Pascual, Marko Echeverría Labari eta Rebeca Mariño Torrado), Nafarroako ordezkaritza osatu zen txapelketa honetako epaile taldean sartu ziren hiru epaile nafarrekin: Diego Ardanaz, Raquel Puyales eta Marcelino Calzón.

Ondorengo estekaren bidez lehiaketako emaitza guztiak ikus ditzakezu

https://admin.uptkd.com/resul_pdf_elim.php?camp=703

 

Argazki galeria