Udaro bezala, Nafarroako Taekwondo Federazioak teknikariei zuzendutako formakuntza eskaintzen du Nafarroako Kirol Eskolaren laguntzarekin.
Oraingo honetan, bi ikastaro eskaintzen dira: 1. eta 2. mailakoak. Horietan beste federazio batzuetako ikasleak daude, Nafarroak teknikarien prestakuntzan hartu duen ospea dela eta.
Lehenengoak 13 hautagai ditu, hamar Nafarroako klubetakoak (Orvina, Castejon, Lezkairu, Kwon, Club Tenis, San Juan eta Gares), eta Gaztela-Mantxatik eta Kanarietatik iritsitako beste bi gehitu zaizkie.
Bigarrenari dagokionez, bederatzi tald nafarrek eman dute izena: Ardoi, Eguesibar, Mendialdea, San Juan eta Lee.
Egutegiak erantsitako dokumentuetan ikus daitezke eta formakuntza honi buruzko jakin nahi izanez gero, Nafarroako Kirol Eskolaren webgunea aurki daiteke.