TAEKWONDO Hace 6 meses

Taekwondorik onena Iruñean

Taekwondorik onena Iruñean

Datorren larunbatean, urriak 4, Nafarroako Unibertsitate Pabilioian, Unibertsitate Publikoko (NUP) kirol instalazioetan, Iruñea Hiria Taekwondoko Nazioarteko XVII. Irekia izango da.

9:00etatik 18:00etara, etenik gabeko ordutegian, unibertsitateko kiroldegian jarritako 10 pistetan zehar 900 kirolari baino gehiago “desfilatuko” dira. Kirolari horiek Estatuko toki guztietatik eta hainbat herrialdetatik (Frantzia edo Andorra, kasu) etorriko dira, eta teknika zein borroka modalitateetan lehiatuko dira.

Nafarroako ordezkaritza oparoa

Nola ez, Nafarroako Taekwondo Federazioaren ordezkari izango dira lurralde selekzioetako hainbat lehiakide eta teknikari, aurre-kadete, kadete, junior eta absolutu mailakoak. Guztira 81 kirolarik defendatuko dute foru bandera, 47 gizonezkoen lehian eta 34 emakumezkoen lehian.

Gainera, Nafarroa ere ordezkatuta egongo da arbitraje-estamentuan, eta hamabost epaile jarriko ditu lehiaketa arauzko bideetatik joan dadin laguntzeko.

Agintarien agertzea

Jardunaldian zehar, ondorengo agintariak agertuko dira: Jorge Aguirre Oviedo, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendaria; Maider Beloki Unzu, Iruñeko Udaleko Kultura, Jaiak, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria; eta Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Pubikoko Ikasleen, Unibertsitate Bizitzaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko errektoreordea.

Erantsitako dokumentuetan Nafarroako kirolarien zerrenda duzu

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados