Datorren larunbatean, urriak 18, Mallorcako Taekwondo Irekiaren IV. edizioa ospatuko da Son Moix Udal Kirol Jauregian. Bertan, teknika zein borroka modalitateetako kirolariak bilduko dira.
Nafarroako Foru Komunitatea bederatzi lehiakidek ordezkatuko dute, lau emakumezkoetan eta bost gizonezkoetan; guztiak Rebeca Mariño Torrado eta David García Ros-en zuzendaritzapean, Nafarroako Taekwondo Federazioko (FNT) Kirol Errendimenduko Proiektuko Teknikariak.
Irekia honetan parte hartzeaz gain, gure lehiakideek Espainiako Taekwondo Errege Federazioak antolatzen duen Iberdrola Jardunaldian ere parte hartuko dute.
Hauxe da Nafarroako taldearen osaketa:
• Gizonezko juniorren maila:
Oier Colomo Carriedo (-73 kilos)
• Gizonezko seniorren maila:
Lu Wei Xia (-58 kilo)
Álvaro Fernández Borrego (-74 kilo)
Íñigo Zunzarren Elverdin (-74 kilo)
Mahmud Mohamed Salem (-80 kilo)
• Emakumezko seniorren maila:
Erkuden Moreno Muñoz (-46 kilo)
June NSango Morales (-49 kilo)
Martina García Collantes (-57 kilo)
Irune Jiménez Iturralde (-62 kilo)
Baita estamentu arbitralean ere
Bederatzi lehiakide horiez gain, Nafarroa ere ordezkatuta egongo da arbitrajeko estamentuan, eta FNTko hiru epailek lagunduko dute lehiaketa garatzen:
• Raquel Puyales Izurriaga
• Diego Ardanaz Ezcurdia
• Iñaki Janices Chamizo.