• Txapelketa honek taekwondoaren harrobiari bultzada ematen dio
Datorren igandean, azaroaren 9an, Autonomia Erkidegoen arteko Borroka Selekzioen Ligaren Lehen Jardunaldia izango da. Bertan, Euskal Herriko, Kantabriako eta Aragoiko federazioek hartuko dute parte.
Buztintxuri kiroldegian egingo den txapelketa honetan, aurre-kadete, kadete eta junior mailetako taekwondistak lehiatuko dira, eta, beraz, oinarri-taekwondoa ikusteko aukera bikaina izango da.
Nafarroako Taekwondo Federazioak (NTF) lurralde honetako hamaika klubetako 56 taekwondista izango ditu. Lehiakide horiek hamalau teknikarik zuzenduko dituzte, bederatzi klub horietakoak eta gainerako bostak NTFkoak.
Erregioen arteko Ligako lehen jardunaldi honen ondoren, beste hiru etorriko dira, ordena honetan, Euskadin, Kantabrian eta Aragoin antolatuko direnak.
Erantsitako dokumentuan ikus dezakezu Nafarroako deialdia
Argazki galeria