Epaile nafarra Lisboan jokatutako Portugalgo Irekiatik itzuli berri da, eta hainbat konpromiso ditu arbitratzen jarraitzeko:
Abuztuaren 19tik 21era Italiako Taranto hirian egongo da, eta Mediterraneoko Jokoetan Paula izango da epaileen burua.
Ondoren, Txinako Taiyuan hirira joango da, World Taekwondo Women’s Open Championships lehiaketan arbitratzeko. Txapelketa hori Shanxi Kirol Zentroan egingo da, abuztuaren 25etik 31ra bitartean.
Ondoren, Marco Polok egin zuen bezala, Paula “kontinente zaharrera” itzuliko da, Suitzako St. Gallent komunara, non Swiss Open txapelketa egingo den, irailaren 3tik 9ra, taekwondista nafarra izango delarik txapelketako Ordezkari Teknikoa.
Amaitu bezain laster, etxera itzuliko da. Hala ere, pare bat egun eskas pasako du Nafarroako Foru Erkidegoan, izan ere, Suitzako lurretara itzuliko da, zehazkiago, Wattwilera, San Galo kantoiko herri suitzar batera, non irailaren 12tik 13ra bitartean Watwill Open txapelketa egingo den. Bertan Paulak koadroko modalitate guztiak arbitratuko ditue: Kyorugi (borroka), Sapoe (teknika), Freestyle eta Taekwondo egokitua.