El pasado 29 de diciembre se realizó, en Lodosa, una jornada de tenis de mesa con torneos para todas las edades y todos los niveles.
Hitzordua Lodosako ikastetxe publikoko kiroldegian izan zen, eta hamabost mahai jarri ziren.
Kategoria bakoitzean, jokalariak launaka banatu ziren, eta lehenengo biak Azken Fasera pasatzen ziren eta azken biak Kontsolazio Fasera. Horrela, izena eman zuten guztiek gutxienez lau partida jokatu zituzten. Ohorezko faseko podiumen protagonistak erantsitako dokumentuan ikusi ahal dituzu.
Aragoi, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 164 kirolarik parte hartu zuten (129 gizonezko kategorian eta 35 emakumezko kategorian), eta arrakasta handia izan zuen emakumeen parte-hartzeak.
5 kategoriak hauek izan ziren:
-"A": 12 urtetik beherakoak (53 parte-hartzaile = 41 mutil eta 12 neska).
-"B": 12 urtetik 16 urtera (21 parte-hartzaile = 20 mutil eta neska bat).
-"C": 16 urtetik gorakoak, federatu gabeak (32 parte-hartzaile = 31 mutil eta neska 1).
-"D": Adin guztietako federatuentzat (43 parte-hartzaile = 37 gizonezko eta 6 emakumezko).
-"E": Emakumeak, 15 parte-hartzaile.
Lodosako Udalak kiroldegia eta ur-botilatxoak eskaini zizkien parte-hartzaileei, eta bidoi bat oparitu zion jokalari bakoitzari. Gainera, garaikurrak eta dominak eman zituen.
Antolatzaileek eta lehen sailkatuek kontserba-sorta bat eraman zuten opari. Era berean, tokiko lehen jokalariei (gizonezkoak eta emakumezkoak) sariak eman zitzaizkien.
Bestalde, Oberenak mahai teniseko diseinu bereziko kamiseta bat oparitu zien kontsolazio-faseko irabazleei.
Sariak emateko, Juan Almenara Nafarroako Mahai Teniseko Federazioko lehendakaria eta Udaleko zinegotziak egon ziren.
Jarduera horri esker, mahai-tenisa indartu zen Lodosan, urte asko baitaramatza martxan.