Asteazken honetan, Oberenako pabiloian, Iparraldeko III. Challenger Junior Txapelketa jokatu zen. Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako etorkizuneko kategorietako (benjaminak, kimuak eta haurrak) laurogei jokalari onenek hartu zuten parte.
Sei kategoria, hamasei mahaitan banatuak, 10:00etatik 18:00ak arte gelditu ez zirenak.
Nafar batek, Gaizka Pascual oberenistak, gizonezkoen podiumera igotzea lortu zuen.
Oro har, Nafarroako parte-hartzea oso nabarmena izan zen, bereziki Anaitasuna eta Oberenako jokalariena.
Azken koadroetan sartu ziren jokalari nafarrak:
- Benjamin kategorian, Anaitasunako Erik Rosagarayk 5. postua lortu zuen.
- Gizonezkoen Kimu kategorian, Oberenako Alan Piñasek 6. eta Aimar Estombak 10. bukatu zuten; Anaitasunako Gorka Orejuelak 9. eta Xabier Legarretak 12.
- Emakumezkoen Kimu kategorian, Oberenako Naroa Ilundainek 7. bukatu zuen.
- Gizonezkoen Haur kategorian, Oberenako Gaizka Pascualek 3., Jon Dávilak 6. eta Josu Ilarduyak 12. postuak lortu zituzten; Anaitasunako Unai Valek eta Hugo Boriak ez zuten pasea lortu.
- Emakumezkoen Haur kategorian, Oberenako Lucía Suescunek 4. postua lortu zuen.
Dokumentu erantsian ohorezko taula ikus daiteke, eta irudietan podiumak.