Jarduera gutxien izan duen asteburua, 2. Maila Nazionaleko eta 1. eta 2. Euskal Herriko taldeek atseden hartu baitute.
1. Maila Nazionalean, Oberenak CTM Vigo hartu zuen, taldeko azken sailkatua. Haurrez topaketa erraza aurkezten zen, eta hala gertatu zen, garaipena argi eta garbi nafar taldearena izan baitzen.
Euskal Ohorezko Mailan, Oberenak Gailak "A" irabazi zuen Gasteizen 6-0 (18-5), eta Anaitasunak etxean galdu zuenFontanería Irurieta Beraun taldearekin 1-5 (7-17).
Oberena liderra da, eta Anaitasuna, berriz, 5. postuan dago.