Iragan larunbatean, urtarrilaren 21ean, puntu-banaketa desberdina izan zen Nafarroako taldeen artean.
Natación Pamplona taldeak Madrilera joan zen bi norgehiagokatan aritzeko: lehenbizi Madril CTMren aurka zeinaren kontra galdu zuen, eta gero Hortaleza TM taldearen aurka irabazi zuen. Emaitza horiek bigarren postuan jarri dute Nafarroako taldea, Madril CTMrekin berdinduta.
Oberenak zuzeneko aurkari bati egin behar zion aurre, jaitsiera-postuak saihesteagatik, eta Zaragozara joan zen School Zaragoza Contazarari aurre egiteko. Garaipenak atsedena ematen die Milagrosakoei.
Hala ere, Anaitasuna SCDRk bere bolada txarrari jarraitzen dio, Publimax Cai Santiagorekin galdu baitu etxean; eta oraindik ere taldearen azkena da.