Gogoan izan larunbat honetan, urtarrilaren 28an, V. "Lagunarteko Txapelketaxoa" egingo dela Oberenan, eta bertan jolastu eta ondo pasatuko dela. Ez dago txapeldunik, inor ez da kanporatzen, parte-hartzaile guztiek berdin jokatzen dute.
Amaitzeko, hainbat opari zozkatuko dira parte-hartzaileen artean.
Jarduera 10:00etatik 13:00etara egingo da (Oberenako 2-3 gelan egon beharko da 9:30 baino lehen).
Erantsitako PDFan dago informazio guztia.