Martxoaren 11n, Nafarroako Mahai Tenisaren Federazioaren sustapen programaren barruan, I. MTNF Lagunarteko Txapelketatxoa egin zen Oberenan. Bertan, 23 zalek hartu zuten parte. Eta, arratsaldean (17:00etatik 19:00etara), 16 urtetik beherako neska-mutilentzako txapelketa bat egin zen.
Azken hitzordu horretan, Larraintzarko frontoian, 44 neska-mutil bildu ziren. Ibarreko zaleak 2023-2024 ikasturtean eskainiko den Kirol Eskolan izena ematera animatzeko egin zen jarduera.