Nafarroako Mahai Tenisaren Federazioak lagunarteko txapelketatxoaren beste edizio bat antolatu du maiatzaren 13rako (larunbata).
Gogoratu dibertitzeko jarduera dela, parte-hartzaile guztiek gauza bera jokatzen dutela, inor ez dela baztertzen, hainbat opari zozketatzen direla, etab.
28 plaza baino ez daude. Ez geratu zurea gabe!
Erantsitako PDFan dago informazio guztia.