Datorren larunbatean, abuztuaren 31n, Nafarroako Mahai Teniseko Federazioak "Mahai Tenisaren Eguna" antolatuko du Azagran (Nafarroa), maila eta adin guztietarako (6 urtetik aurrera) txapelketekin.
Nafarroako herrietako zale guztiak gonbidatzen ditugu mahai-tenisaren hitzordu handi honetara. Kirol egun polita "Miguel Sola" Udal Kirol Zelaiko frontoian.
Programatutako kategoriak hauek dira:
"A" = 12 urtetik beherakoentzat (irekia).
"B" = 12 eta 16 urte bitartekoentzat (irekia).
"C" = 16 urtetik gorakoentzat (federatu gabeak)
"D" = adin guztietako federatu eta ez federatuentzat.
"E" = adin guztietako neskentzat.
Izen-ematea 2 €-tan. Frontoian ordainduko da lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago.
Informazioa eta inskripzioak jmlarrionb@gmail.com-ren bidez edo Watxapez: 679109376.
Kartelean eta PDF-n informazio guztia irakur daiteke.
Anima zaitez parte hartzera!