Joan den abuztuaren 31n "Mahai Tenisaren Eguna" ospatu zen Azagran; Nafarroako Mahai Tenisaren Federazioaren kirol hau sustatzeko programaren jarduera.
Jardunaldia Azagrako udal pilotalekuan egin zen, eta jokalariak bost kategoriatan banatu ziren. Goizean A eta B kategoriak lehiatu ziren, eta arratsaldean C, D eta E kategorien txanda izan zen.
Ondoko PDFan Nafarroako mahai tenisaren egun handi honetako Ohorezko Koadroa kontsulta daiteke.