TENIS DE MESA Hace 1 año

Oberenaren arrakasta berria Burgosen

Oberenaren arrakasta berria Burgosen

Burgosen ospatutako Teodoro Gonzalez Memorialean emaitza onak lortu ditu Oberenak.

Hain maila handiko txapelketa izanik, arrakastatzat jo daiteke Juan Jimenez Oberenako jokalari kolonbiarra txapeldunorde izatea. Eta dagoeneko bigarren postu pare bat lortu du maila oneko bi torneotan.

Herenegun Marcelo Toledo txiletarrarekin galdu zuen, eta atzo Daniel Berzosa 21 urtez azpiko Europako txapeldun eta superdibisioko jokalariarekin.

Oberenako beste bi jokalariak, Mikel Izkue eta Carlos Alzate, final-laurdenetan sartu ziren. Mikelek, final-laurdenetan, lesionatuta erretiratu behar izan zuen Berzosarekin 1-1 zihoanean, eta oso zail jartzen ari zitzaion.