Irailaren 21ean, goizeko eta arratsaldeko saioan, Oberenako Mahai Teniseko Nazioarteko Txapelketa ospatu zen.
Goizean multzoen fasea jokatu zen 5 jokalariko 7 multzo izanda. Lehenengo biak azken koadrora pasa ziren eta gainerakoak Kontsolazio Koadroan lehiatu ziren.
Eguerdian geldialdia egin baino lehen, atseden hartzeko eta bazkaldu ahal izateko, kontsolazio koadroko bi kanporaketa txanda jokatu ziren.
Arratsaldeko hirurak baino Final eta Kontsolazio koadroen kanporaketak jokatu ziren.
Koadro Finaleko final-laurdenak ikusgarriak izan ziren, hiru partida bost jokotara erabakita (3-2). Lehiatuena Mikel Izkue Oberenako jokalaria podiumetik kanpo utzi zuena izan zen. Sebastian Bedoya kolonbiarra nagusitu zen tanteatzaile hauekin: 9-11 / 8-11 / 11-8 / 11-9 / 10-12.
Finalerdietan, Marcelo Toledo txiletarrak Sebastian Bedoya kolonbiarra erraz samar gainditu zuen; eta Juan Jimenez Oberenako beste kolonbiarrak Alejandro Vivó Zaragozako Helios jokalaria 5 jokotan garaitu zuen finalean sartzeko.
Finalean ere Marcelo Toledok 3-0 irabazi zuen, tanteatzaile hauekin: 11-9 / 11-6 / 11-7.
Kontsolazio koadroan Hector Minder, Madrilgo Fuencarraleko jokalaria, izan zen lehen postua lortu zuena Anaitasunako Miguel Equizaren kontrako oso parekatua izan zen partidan: 7-11/11-7/8-11/11-6/11-7.
Hirugarren postuan haur mailako Oberenako Aimar Estomba eta Anaitasunako Telmo Gonzalez sailkatu ziren.
Bi finalak jokatu ondoren, sariak eta garaikurrak banatu ziren.
** Honekin batera doan PDFan Ohorezko Koadroa kontsulta daiteke.