TENIS DE MESA Hace 1 año

1. Maila Nazionaleko Nafarroako bi taldeek garaipena lortu zuten

1. Maila Nazionaleko Nafarroako bi taldeek garaipena lortu zuten

Lehen Maila Nazionaleko bi talde nafarrek garaipen bana lortu dute ligan.

Oberenak etxean Zaragozako Publimax Santiago gainditu zuen 5-1 (15-4). Emaitza honekin, Oberena sailkapeneko lehen postuetara igo da.

Anaitasunak Lleidako lurretara bidaiatu zuen Les Borges TT Museum-en aurka jokatzeko eta 1-5eko (9-15) emaitza ona ekarri du Iruñera, sailkapenaren hondotik atera eta bere susperraldia konfirmatzeko balio diona.

Bigarren Maila Nazionalean, emaitza ezberdina Iruñeko bi taldeentzat. Oberenak Portugaleteko Welltech Electronics Gure Taldearen aurka 1-5eko (4-16) garaipena lortu zuen. Bestalde, Anaitasunak porrota jaso zuen etxean Fortuna KE Super Amara talde donostiarraren aurka (3-4 (13-15) binakako berdinketa hausteko partida galduta.

Ohorezko Euskal Mailan bi taldeek porrotak jaso zituzten Gipuzkoara egindako bidaietan. Oberenak 5-1 (15-6) galdu zuen Tolosan Oargi "A" taldearen aurka eta Anaitasunak Atlético San Sebastián taldearen kontra:4-2 (13-10).

📸 Más imágenes