Nafarroako Mahai Teniseko Federazioak 2024-2025 Gabonetako Kanpusa antolatu du, Iruñeko Larrabide estadioan.
Kanpusak lau eguneko bi txanda izango ditu (txanda batean edo bietan izena emateko aukerarekin):
- A taldea: Abenduak 23, 24, 26 eta 27.
- B taldea: Abenduak 30 eta 31 eta urtarrilak 2 eta 3.
Atxikitako PDFan informazio guztia ikus daiteke (ordutegia, kuotak, etab.), eta bete beharreko izen-emate orria ere ageri da bertan.