Oberenak hiru garaipen lortu ditu berriro 1. eta 2. mailetako Nazionalean eta Euskal Ligako Ohorezko Mailan .
1. Maila Nazionalean, Oberenak irteera zaila zuen Donostiara Fortuna KE Marpex-en aurka jokatzeko baina 2-4 (7-15) irabazi zion eta 12 punturekin pasa da multzoko lehen postura.
Anaitasunak, berriz, joan-etorri bikoitza zuen Kataluniara. Despi TT Aluminios Araque liderrarekin galdu zuen 5-1 (15-7), baina bi puntu atera zituen CTT Vilafrancaren kantxatik, 2-4ko garaipenarekin (9-14). Multzoko 7. postuan dago orain.
Bigarren Maila Nazionalean Iruñeko taldeen arteko derbia jokatzen zen eta Anaitasunak Oberena hartzen zuen. Azken hauek 1-5 (7-16) gainditu zituzten etxekoak.
Ohorezko Euskal Mailan, bi talde nafarrek garaipena lortu zuten. A multzoan Anaitasunak Lautaro hartu zuen mendean, 4-3 (12-15), baina puntuak etxean utzi eta Donibane auzoko taldeari atsedena eman zion.
B multzoan, Oberenak taldeko beste arerio garrantzitsu bat hartzen zuen. Atco. San Sebastián "B" taldeak 6-0 irabazi zion (18-6), 10 urteko benjamin Pablo Martinez lodosarraren emanaldi ikusgarriarekin. Bi norgehiagokak irabazi zituen, eta arrakasta asko aurreikusten dituen denboraldiari hasiera eman dio. Oberena bere multzoko bigarren doa".