Ikastetxe askok zubia zutela aprobetxatuz, Nafarroako Mahai Teniseko Federazioak Eskolarteko Txapelketa antolatu zuen, eta 8 eta 16 urte bitarteko berrogeita hamar zale baino gehiagok parte hartu zuten, 14 taldetan banatuta. Ikastetxe parte hartzaileak: Paz de Ziganda (3), Ermitaberri (2), Liceo Monjardin, Irabia Izaga, Claret Larraona eta Hilarion Eslava (6).
Azpimarratzekoa da Burlatako Hilarion Eslavan sortu den zaletasuna. Sei talde aurkeztu zituzten, 20 neska-mutil baino gehiagorekin.
Txapelketa zortzi mahai gainean eta bi fasetan jokatu zenda, Iruñeko Larrabide estadioan. Lehen fasean lau multzotan banatu ziren taldeak (4tik 2 eta 3tik 2). Horiek "denak denen aurka" jokatu zuten astelehen goizean, abenduaren 2an, euren taldeetan. Eta hortik atera zen multzo bakoitzeko sailkapen bat.
Bigarren fasean, arratsaldean jokatutakoan, lehenak elkarren artean, bigarrenak elkarren artean, hirugarrenak elkarren artean eta laugarrenak elkarren artean jokatu zituzten. Hortik sailkapen bat atera zen, 1etik 14ra. Azken txandan partida guztiak, bat izan ezik, oso parekatuak izan ziren eta 3-2ko emaitzarekin bukatu ziren.
Nahiz eta Hilarion Eslavaren taldeak izan entrenamenduetarako denbora gutxien zutenak, ilusio handiarekin jokatu zuten eta, gainerakoekin batera, Mahai Tenisean jokatu zuten.
Garaikurrak eman zitzaizkien lehen lau taldeei, eta bi markagailu eta bi pala zozketatu ziren guztien artean.
OHOREZKO KOADROA
1. LICEO MONJARDÍN
2. PAZ DE ZIGANDA "A"
3. IRABIA IZAGA
4. CLARET LARRAONA