Pontevedrako Aurre-Estatuko Txapelketaren Ipar Fasea lehiatua izan zen abenduaren 6tik 8ra A Xunqueirako kiroldegian. Beran Galizia, Asturias, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Nafarroako jokalariek parte hartu zuten.
Joan den azaroaren hasieran Pedrolan (Zaragoza) jokatutako I. Fasearen ondoren, bigarren honetan jokalari guztiak puntuen bila zebiltzan, Estatuko txapelketa jokatzeko eskubidea ematen duten kategoria bakoitzeko plazetako bat lortzeko. 2025eko otsailaren amaieran jokatuko da, Tarragonan. Autonomia Erkidego guztietako jokalaririk onenak joango dira bertara, kategoria bakoitzeko 48 osatu arte.
Oberenako eta Anaitasunako hainbat jokalari egon ziren fase garrantzitsu horretan, eta oso emanaldi onak egin zituzten. Zorionak!
Argazkiak: Oberena-