Oberenako taldea Ohorezko Euskal Mailako B multzoko lider jarri da, orain arte liderra zen Rodamientos Arizti Gasteiz taldea mendean hartuta (5-1) (17-8), benjamin batek eta bi infantilek osatutako taldearekin. Harrobia bere fruituak ematen ari da. Kategoria horretako Anaitasunak atsedena zuen.
1. Maila Nazionalean Anaitasuna eta Oberena talde nafarrak atsedenaldian daude eta urtarrilaren 11ra arte itxaron beharko dute lehen itzuliko azken partida jokatzeko.
2. Maila Nazionalean, Oberenak atseden hartzen zuen eta Anaitasuna Gasteizera joan zen. Gasteizen aurka 6-0 (18-1) galdu ondoren, jaitsiera postuetan kokatu da.
1. Euskal A multzoan, Anaitasuna 1. postuan kokatu da igande honetako emaitzei esker. Partida bat irabazi zion Gailaki 5-1 (17-7) eta bestea galdu zuen Artxandako B taldearen aurka 2-4 (9-13).
B multzoan, Iruñeko Igeriketa Taldeak bi norgehiagoka galdu zituen, Fontaneria Irurieta Beraun Bren kongfz 2-4 (11-13) eta Getxoko Los Choposen aurka 2-4 (9-13). Gauzak horrela, jaitsiera postuetan sartu da.
2. Mailako Euskal Txapelketan, Anaitasuna C-k bi partidak irabazi zituen: Fontaneria Irurieta E-ri 7-2 (15-5) eta Oargi B-ri 8-1 (16-5). Emaitza hauek lortu ondoren, 2. postuan kokatu da.
B multzoan, Nafarroako Unibertsitateak bere bi aurkariei irabazi die. Team Errioxari 8-1 (17-4) eta Irun Leka Enea B-ri 9-0 (18-2) eta multzoko liderrak izaten jarraitzen dute.