Lehen Nazional Mailako talde nafarrak atsedena zuten biek.
Bigarren Nazional Mailan, Oberenak etxean galdu zuen Basauriren aurka lehia handiko duelu batean: 2-4 (10-15). Anaitasuna taldeak 4-3 (13-12) irabazi zion Eus Deko Gailaki etxean, salbazio postuetara hurbiltzen duten bi puntu lortuz.
Euskal Ohorezko Mailako A multzoan, Anaitasunak garaipen argia lortu zuen Abadiño L4ukoren aurka 5-1 (16-7) eta bere multzoko 3. postuan kokatu da.
B multzoan, Oberenak atsedena zuen, baina lehen postuari eutsi dio.