"1. Nazional Mailako Anaitasunak irabazi zuen Oberenan jokatu zen derby-a. Partida oso lehiatua izan zen, baina bisitariek irabazi zuten (1-5, 9-17), ia hiru ordu jokatu eta gero.
Oberenak hirugarren postuari eusten dio eta Anaitasuna 5. postuan dago 6 puntuko aldearekin baina bi partida gutxiagorekin.
2. Nazional Mailan, Oberena Gasteizera joan zen eta beste garaipen bat lortu zuen Eus Deko Gailaki 1-5 (5-15) irabazita. Hirugarren postuan jarraitzen du, Anaitasunak atseden hartu zuen eta jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Euskal Ohorezko Mailan, A multzoan, Anaitasunak 3-4 galdu zuen (16-12) eta 3. postua galdu du. Oberenak B multzoko lidergoan jarraitzen du, San Sebastian Atletikoa B-ren aurka galdu eta gero 4-2 (15-9).
1. eta 2. Mailako Euskal Ligak amaitu dira.
1. Mailan, A multzoan, Anaitasuna izan da lehena; eta B multzoan, Natación Pamplona, 5.a
2. Mailan, C multzoan, Anaitasunak lehen postua lortu du San Sebastian Atletikoa E-ri (7-2, 14-7) eta Irurieta Iturgintza E-ri 4-5 (9-13) irabazitako partidei esker.
D multzoan, Universidad de Navarrak 4-5 (9-12) galdu zuen Fortuna KE Super Amara "D" taldearekin eta 6-3 (13-8) irabazi zion Team La Riojari eta bigarren postuan dago".