Lodosako benjaminak, Pablo Martinezek, lehen postua lortu ondoren, Mikel Izkuek hirugarren postua lortu zuen Tarragonako Estatu Txapelketan, maila handiko jokalariekin arituz eta Oberena Estatuko podiumera igoz.
Astean zehar Espainiako Txapelketa Absolutua jokatzera ere ausartu zen, multzoen fasean bigarren postua lortuz eta Hautatuen Koadroan txanda bat pasatuz. Binakakoan ere aritu zen Anaitasunako Matias Millera jokalariarekin, baina ez zitzaien hain ondo joan lehenengo norgehiagokan galdu baitzuten.
Seniorren Estatuko txapelketan Oberenako Carlos Alzate eta Albert Gomez eta Anaitasunako Matias ere aritu ziren. Azken fasera igarotzeko balio izan ez zien partida bat irabazi zuten hirurek.
40 urtetik gorako Gizonezko Beteranoetan, René Moragak (Oberena) azken fasean sartzea lortu zuen, baina lehen txandan galdu zuen, eta 17. postuan amaitu zuen.
Eta Araceli Sernak ere, 40 urtetik gorako emakume beteranoen lategorian, koadroan sartzea lortu zuen baina lehen norgehiagokan galdu egin zuen, 17. postuan amaituz.