Pasa den asteburuan, Alcobendasen, benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte mailetako Top 10 Nazionala jokatu zen.
Gizonezkoen benjamin mailan, Oberena taldeko Pablo Martínez jokalari lodosarra izan zen Nafarroako selekzioko bigarren postua lortu zuena.
Larunbatean, nafarra presiopean hasi zen multzoen fasean, eta bi partida irabazi eta beste bi galdu zituen. Azpimarratzekoa da garrantzitsuena azken koadroan sartzea zela eta bere multzoko hirugarren bezala lortu zuela.
Igandeko jardunaldian, duintasunez borrokatuz, beste multzoko bigarrenari 3-0 irabaztea lortu zuen. Jarraian, bere multzoko txapelduna kanporatu zuen (3-1), bezperan emaitza beragatik irabazi zion jokalari andaluziarra.
Eta, jada, beste multzoko lehenengoari, Daniel Casquero katalanari, aurre egitea tokatu zitzaion, Estatuko finalean irabazi egin zionari. Jokoetan 7-11, 11-9, 8-11, 11-9 eta 6-11 parekatuak izanda, 2-3 galdu zuen duintasunez eta Estatuko Top txapeldunorde izendatu zen.
Zorionak!