Joan den larunbatean, maiatzaren 10ean, Nafarroako Txapelketa Absolutua jokatu zen Larrabiden.
Oberenako jokalariak nagusitu ziren. Bakarka, Gaizka Pascualek ezustekoa eman zuen eta 2024-25 denboraldiko Nafarroako txapeldun izendatu zen, finalean faboritoa zen Mikel Izkueri irabazita. Beste bi finalaurrekoetan Jon Dávila eta Alan Piñas izan ziren, biak ere Oberenakoak.
Eta binakakoan, Mikel Izkue eta Carlos Alzate iazko txapeldunei gailendu zitzaizkien, Gaizka Pascuali eta Jon Davilari. Hirugarren postua Alan Piñas eta Josu Sanz infantilentzat izan zen.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke emaitzak osorik.
Zorionak guztioi!