TENIS DE MESA Hace 9 meses

Nafarrak podiumera igo ziren Iruñean izandako Junior mailako III. Iparraldeko Challengerren

Nafarrak podiumera igo ziren Iruñean izandako Junior mailako III. Iparraldeko Challengerren

Joan den ekainaren 14an, Iruñeko Larrabide estadioan jokatu zen Junior mailako III. Iparraldeko Challenger; Asturias, Kantabria, Euskadi, Gaztela eta Leon, Aragoi, Errioxa eta Nafarroak parte hartu zuten.

Nafarroako Foru Komunitatearen aldetik, Anaitasuna, Natación Pamplona eta Oberena klubetako kirolariek hartu zuten parte. Eta azken hauek izan ziren podiumera lau aldiz igotzea lortu zutenak.

Mutilen benjamin mailan, Pablo Martinez izan zen txapelduna, bere taldekidea den Marcos Leoren aurretik; mutilen haur mailan, Aimar Estombak hirugarren postua lortu zuen; eta mutilen kadete mailan, Gaizka Pascual izan zen txapeldunordea.

Erantsitako dokumentuetan ikus daitezke multzoak, kanporaketa-fasea, emaitza osoak, rankinga eta abar.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados