Pablo Martínez (2.a), Marcos Leo (3.a) eta Gorka Orejuela (3.a) podiumera igo ziren.
Asteburu honetan, urriaren 11n eta 12an, Iruñeko Larrabide estadioan Espainiako Mahai Teniseko I. Aurre-Txapelketa jokatu zen. Bertan, Aragoi, Errioxa, Euskadi eta Nafarroako 200 kirolari baino gehiago lehiatu ziren, kategoria guztietakoak (benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, gazteak, 21 urtez azpikoak, seniorrak eta beteranoak).
Lehiaketako hamasei mahai eta beroketarako lau izan ziren, eta bi jardunaldietan zehar partidak bata bestearen atzetik joan ziren, harmaila osoak gozatzeko kirol-maila oso altua eskainiz, senide eta zalez josia, eta jokalariei babesa erakutsiz.
Nafarroak Oberena, Anaitasuna eta Natación Pamplona klubetako kirolariak izan zituen, eta hainbat podium lortu zituen. Oberenako jokalariek, Pablo Martinezek eta Marcos Leok, bigarren eta hirugarren postua lortu zuten kimu eta benjamin mailetan, hurrenez hurren; eta Anaitasunako Gorka Orejuelak hirugarren postua sinatu zuen infantil mailan. Azpimarratzekoa da nafar espedizioaren lan bikaina, behin baino gehiagotan lortu baitzuen kategoriako lehen zortzien artean sailkatzea.
Txapelketa honen ondoren, abenduaren 6tik 8ra Euskadin jokatuko den Espainiako II. Aurre-Txapelketa izango da, eta sailkaturik onenek Estatuko Txapelketarako plaza lortuko dute, egutegi nazionaleko zita nagusia, Mahai Teniseko Espainiako Errege Federazioak (RFETM) antolatua eta 2026ko otsailaren 13tik 22ra programatua.
Zorionak guztiei!