Lehen Maila Nazionalean, Oberenak atsedena zuen eta Anaitasunak Elma Gasteiz talde gasteiztarra hartu zuen. Oso parekatua izan zen norgehiagoka, baina bisitariek irabazi zuten binakako partiduan eta 2-3. Azken emaitza: 3-4 (13-14).
Antzeko zerbait gertatu zitzaion 2. Nazional mailako Anaitasunari, etxean Oberena "B" taldearen aurka jokatu baitzuen eta antzeko emaitza izan zuen, 3-4koa (13-13) eta binakako partidan ere 2-3 galdu zuten.
Oberena "A" taldeak azken sailkatuarekin jokatu behar zuen, baina benjamin bat lerrokatu behar izan zuen, eta oso ondo egin zuen. Hala ere, 2 puntu garrantzitsu galdu zituen. Oberena "A" - Irun Bidasoa Academy = 2-4 (10-15).
Liga Kopa 1ean, Oberenak galdu egin zuen etxetik kanpo.