Larunbatean, goizeko eta arratsaldeko saioetan, mahai tenisa sustatzeko jardunaldia egin zen Lodosan.
16 mahai jarri zituzten, eta egun osoan egon ziren aktibo. Goizean kategoria hauek lehiatu ziren: "A", 12 urtetik beherakoentzat; "B", 12 eta 16 urte bitartekoentzat eta "E" maila emakume guztientzat; eta arratsaldean, kategoria hauek: "C", federatu gabeko 16 urtetik gorakoentzat; eta "D", adin guztietako federatu eta ez federatuentzat.
Baja asko egon ziren arren, jarduerak Lodosako eta inguruetako zaleei erantzun zien, batez ere Iruñetik eta Logroñotik etorritakoek.
Jardunaldiko dominatzaile nagusia Oberenako jokalaria den Aimar Estomba izan zen, eta txapeldun geratu zen 12-16 urte bitarteko kategorian eta Federatuen kategorian.
Lodosako jokalariak, Pablo Martinezek, erretiratu egin behar izan zuen, ondoezik zegoelako eta ezin izan zuelako bere maila internazionala erakutsi herritar guztien aurrean. Hala ere, A kategorian 2. geratu zen eta D kategorian hirugarren.
Maila bakoitzeko lehen lauei eta kontsolazio txapeldunei sariak banatu zitzaizkien. Gainera, kategoria bakoitzeko txapeldunek eta antolatzaileek Pedro Luis markako produktu sorta ederra eraman zuten.
Erantsitako dokumentuan Ohorezko Koadroa kontsulta daiteke.