Espainiako Mahai Teniseko Errege Federazioak (RFETM) Oberenako Pablo Martinez jokalari lodosarra, 11 urtekoa, deitu du berriz ere nazioarteko bi lehiaketa jokatzeko.
Lehenengoa Kroaziako Osijek hirian izango da, otsailaren 3tik 7ra, EYS CROATIA OPEN 2026 jokatzeko.
Justu itzuliko da Marpex Beraun Errenteriaren kontrako 2. Nazional mailako partida jokatzeko eta, berriro ere, Portugaleko Vila Real herrira joateko prestatzeko. Bertan, PORTUGALGO WTT YOUTH CONTENDER partida jokatuko du (otsailaren 10etik 13ra).
Zorionak!