TENIS DE MESA Hace 2 meses

Liga Nazionaletako eta Euskal Ligako asteburuko emaitzak

Liga Nazionaletako eta Euskal Ligako asteburuko emaitzak

Emaitza txarrak 1. Nazional mailako taldeentzat bi taldeek etxekoak bezala jokatuz.

Anaitasunak 2-4 galdu zuen UBU TFP Burgosen aurka (10-16); eta Oberenak Irun Leka Enearen kontra galdu zuen 2-4ko emaitzarekin (12-13) tanteo oso berdinduekin, batez ere Santiago Rodriguez eta Eneko Rodriguezen arteko partidukoa, binako berdinketaren ondoren, Enekoren alde 21-23 amaitu zena 5. jokoan.

Anaitasuna jaitsiera postuetan dago eta Oberenak gertu dabil 4 talde oso berdinduta egonda.

Bigarren Nazional Mailan Oberenako bi taldeek elkarren kontra jokatu zuten. Oberena "B" taldeak 4-2 (16-7) irabazi zion Oberena "A" taldeari eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du, "A" taldea jaitsiera postuetatik bi puntu gorago dagoen bitartean.

Anaitasunak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, eta azken postutik atera da, borrokan jarraitzeko.

Euskal Ligetan:

Top1ean: Oberenak 7-0 irabazi zion Irun Leka Eneari.

Top2an: Universidad de Navarrak 4-1 galdu zuen Fortuna KEren aurka, eta Anaitasunak 4-3 irabazi zion Bidasoa MT Academyri.

Top3an : Anaitasuna "A"k atsedena hartu zuen eta "B" taldeak Oargiren kontra 1-4 galdu zuen.