TENIS DE MESA Hace 5 años

Kirol Jokoen Lehen Lehiaketa

Kirol Jokoen Lehen Lehiaketa

Larunbat honetan, abenduaren 12an, Larrabide estadioko instalazioetan, mahai-teniseko XXXIV. Kirol Jokoen 1. jardunaldia egin zen, eta 58 lehiakidek hartu zuten parte.

Eskola-lehiaketako lehen egun horretan, Covid 19ren aurkako babes-neurriaren pean, jokalariak hirunaka banatu ziren, eta lehen orduan zortzi talde aritu ziren. Bigarren orduan, gainerako zazpiak.

Lehiaketa normaltasun osoz egin zen, eta koadroko jokalari guztiek lehiatzeko izan zuten gogoa nabarmendu zen. Jokoen hurrengo hitzordua abenduaren 19an izango da, 9:30etik aurrera, agertoki berean.

Esteka honetan jardunaldiko irudi batzuk ikus ditzakezu.

www.fntenisdemesa.com/videos/