Joan den larunbatean Nafarroako Kirol Jokoen Banakako Ligako hirugarren jardunaldia egin zen Larrabideko estadioaren instalazioetan. Kimu, haur eta gazteen kategoriako 51 palista izan ziren, Nafarroako lau klubetakoak: Anaitasuna, Club Natación Pamplona, Lodosa eta Oberena.
Hiru jardunaldi horien ondoren, lehiaketaren ezaugarri nagusia kategoria guztietako berdintasuna da, sailkapeneko lehen postuetan berdinketa bat baino gehiago izanik.
Gazteen arteko norgehiagokan, Club Natación Pamplonaren garaipen bikoitza, Sergio Zabalza Izquierdo eta Javier Bautista Arguiñarizen eskutik, taulako lehen postuan, Hugo Elizari Pérez Oberena taldekoak, hirugarren postua hartu du.
Maila bat jaitsiz, Lorena Sánchez Fernándezek (Anaitasuna) emakumezkoen sailkapena menderatzen du haurren konpetentzian; Iñaki Mutilva Fernandezek gizonezkoen sailkapenean bezala; sailkapen horretan, Jon Dávila Contín eta Gaizka Pascual Apeztegui, biak Oberenakoak, bigarren postuan daude.
zkenik, eta kimu kategoriari dagokionez, aipatu dugun berdintasuna maila gorenera iristen da gizonezkoen ligako lehen postuan berdinduta dauden hiru jokalarirekin: Julián García De La Cruz (Anaitasuna), Mario Navarro González (Oberena) eta David Castillo Centeno (Oberena).
Nesken aldean, Alicia eta Leyre Martínez Fariñas ahizpak (Oberenakoak biak) lehen eta bigarren postuetan daude, hurrenez hurren.
Erantsitako dokumentuan, sailkapenak osorik kontsulta ditzakezu.