TENIS DE MESA Hace 5 años

Liga Nazionalak, martxan

Liga Nazionalak, martxan

Pandemiak lehiaketak bertan behera utzi ondoren, 1. eta 2. Maila Nazionalak martxan daude kontzentrazio sistema baten bidez.

Multzoak, orain arte 10 taldek osatuak, bost taldetako bi azpitaldetan banatu dira, hurbiltirizpidearen arabera. Gauzak horrela, talde nafarrek, Euskadikoen kontra jokatuko dute: Marpex Beraun Errenteria TM, Irun Leka Enea Securhabitat eta Atlético San Sebastián gipuzkoarrak eta CTM Gasteiz arabatarra.

1. Maila Nazionala

Oberenak Errenteriara bidaiatu zuen 6. Multzoko lehenengo bi partiduak jokatzera. Lehenengoan, 4-2 galdu zuen Marpex Beraun Errenteriaren kontra, eta bigarrenean, 2-3ko porrota jaso zuen Gasteizen aurka. Azken honetan, irabazi ahal izan zuen 2-0 irabazten jarri baitzen.

Arrosadiako taldea laugarrena da sailkapenean puntu batekin. Atlético San Sebastiánen gainean dago, donostiarrak punturik gabe.

2. Maila Nazionala

Anaitasuna eta Oberena 5. Multzoan daude 3 talde gipuzkoarrekin: Irun Leka Enea Prosetecnisa, Marpex Beraun-Errenteria KT eta Fortuna K.E - Super Amara. Jardunaldi hau Irungo Sonia Etxezarreta Errendimendu Handiko Zentroan jokatu zuten. Anaitasunak Fortunari nagusitu zion (4-2) eta galdu zuen Marpex Beraun-Errenteriaren aurka (6/0). Bestalde, Oberenak ere irabazi zuen Fortuna (5/1), eta berdindu egin zen Errenteriakoarekin (3/3), partida oso luze batean, 3 ordu eta laurden iraundu baitzuen.

Gauzak horrela, Oberena hirugarrena da 3 punturekin eta Anaitasuna laugarrena 2rekin.

3. Maila (Ohorezko Euskal Liga)

Oberenako kantxan izan zen Nafarroako derbia, talde anfitrioiaren eta Club Natación taldearen artekoa. Azkeh honek 4 eta 2 irabazi zuen.

Emaitza horiekin, “Caparrosoko hondartzakoek” garaitu gabeko liderrak izaten jarraitzen dute; arrosadiarra, berriz, hondarrekoak dira, garaipenaren zaporea oraindik ezagutu gabe.

📸 Más imágenes