TENIS DE MESA Hace 5 años

Liga Nazionalak eta Nafarroako Liga Absolutua dira asteburuko protagonista

Liga Nazionalak eta Nafarroako Liga Absolutua dira asteburuko protagonista

Lehiaketaz betetako asteburua, non hiru kategoria nazionaletako eta Banakako Liga Absolutuaren III. Jardunaldia izan ziren.

Lehen Maila Nazionala.

Oberena, Nafarroako talde bakarra, Irungo Sonia Extezarreta Teknifikazio Zentrora joan zen. Bertan, Atlético San Sebastián taldeko kontrako lehian irbazi zuten. Irún Leka Enea taldearen kontrako txandan aldiz porrot egin zuten. 

Bigarren Maila Nazionala.

Anaitasunan maila honetako hiru talde izan ziren, Anaitasuna, Oberena eta Leka Enea, goizeko eta arratsaldeko saioetan jokatu zutenak.

Oberenak 1 eta 5 gainditu zuen Anaitasuna. Bigarren partidan, Oberena eta Leka Enea taldeen arteko berdinketa eman zen. Azken partidan Anaitasunak Leka Enearen kontra galdu zuen. 

Emaitza horiekin, Irungoak dira taularen buru, Oberena bigarrena eta Anaitasuna laugarrena.

Hirugarren Maila Nazionala (Euskal Ohorezko Maila).

Club Natación Pamplonak Leka Enea A garaitu zuen argi 1 eta 5. Oberenak aldiz, Gailak A ezin izan zuen irabazi. 

Banakako Liga Absolutua.

Igande goizean, Oberenaren instalazioetan jokatu zen Banakako Liga Absolutuaren III. Jardunaldia.

Errondaren amaieran berdinketa hirukoitza zegoen buruan, Sergio Zabalza Izquierdo (Club Natación Pamplona), Javier Bautista Arguiñariz (Club Natación Pamplona) eta Carlos A. Alzate (Oberena), 36 punturekin berdinduta.

Erantsitako dokumentuetan, sailkapenak osorik aurkituko dituzu

 

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados