Nafarren interesentzat ez zen ondo eman lehiaketa nazionaleko jardunaldia; izan ere, nahiz eta batzuk eskura izan, Paula Buenoren Alicante Taldea barne, ez zuten garaipena lortu.
Emakumezkoen Superliga
Paula Buenoren Alicante Mahai Tenisak Lleidako Balaguer Piera Ecoceramica taldearen bisita jaso zuen. Katalanak bigarrenak dira ukaezina den UCAM Murtziaren atzean.
Jokalari nafarrak bi partidu jokatu zituen. Lehenengoan galdu zuen Natalia Prosvirninaren kontra (1/3) eta katalanak aurreratu ziren markagailuan 1-2. Bigarrenean, Paulak Gemma LLadonosari gailendu zion (3/0) markagailuan 2-3ko emaitza jarriz. Hala ere, bere taldekide Laura Ramirezek galdu egin zuen Prosvirninaren aurka. Porrot honek uzten ditu laugarren posizioan garaipen bat eta bi porrotekin.
Paula Buenoren taldeak Kordobako Vidrio Service TM-ren aurka jokatuko du hurrengo jardunaldia apirilaren 30ean, ostiralean. Andaluziarrak hirugarrenak dira puntu bat gehiagorekin.
Gizonezkoen 1. Maila Nazionala
Oberenak partidu bikoitza izan zuen Irunen. Lehenengoa, liderra eta galdu egin gabe dabilen Marpex Beraun Errenteria TM-ren aurka, eta bigarrena Gasteizen kontra. Arabatarrak Oberenarekin batera lehiakatzen ari dira jaisteko fasea saihesteko asmoz.
Lehenengoan, nahiz eta liderraren kontra galtzen hasi, erremontatu zuten (3/2). Zoritxarrez, Xavier ZugastiK ezin izan zuen garaipenaren puntua lortu eta berdindu zuten.
Bigarrenean berdindu zuten arabatarren kontra eta iruindarrak laugarren posizioan (aurreazkena) geratzen dira lau puntu izanda. Bi porrot eta lau berdinketa protagonizatu dituzte.
Gauzak horrela, Arrosadia auzokideek hiru puntu atera beharko dituzte maiatzaren 1ean Donostian izango den kontzentrazioan. Nafarrek Atletico San Sebastianen (azkenak) eta Irungo Leka Enearen kontra jokatuko dute. Azken hauek bigarrenak dira.
Gizonezkoen 2. Maila Nazionala
Anaitasunak eta Oberenak Errenteriara bidaiatu zuten Marpex Beraun Errenteria TM-ren eta Donostiako Fortuna Super Amararen kontra jokatzeko, hurrenez hurren. Errenteriakoek 6-0 irabazi zioten Anaitasunari eta 4-2 Oberenari.
Fortunak galdu egin izan zuten 1. jardunaldian nafarren aurka. Hala ere, jokalari errusiar bat fitxatu berria izanda, Anaitasunari 6-0 gailendu zion eta berdindu zuen Oberenaren kontra (3/3).
Nahiz eta kontzentrazio bat falta, 1. Mailako Oberena taldea igoera fasean sartu bada, 2. Mailakoek ere igotzeko playoff jokatuko dute. Bestalde, zoritxarrez, Oberenak ez jaisteko borrokatu beharko du.
Oberenak liderra izanda bukatu ahal du bi partiduak irabaziz gero.
Sailkapenak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.