TENIS DE MESA Hace 4 años

Banakako txapelketak protagonismoa hartu du

Banakako txapelketak protagonismoa hartu du

Larunbatean, Larrabiden, Nafarroako Kirol Jokoen Seigarren Jardunaldia eta igandean Oberenan, Liga Absolutuaren Banakako Txapelketaren Azken Jardunaldia egin ziren.

Aipatutako lehenbizikoan, Club Natación Pamplona taldeko, Javier Bautista lehenengo postua lortu zuen. Haren atzetik, bigarren postuan, Sergio Zabalza. Oberena taldeko Gaizka Górriz hirugarrena izan zen.

Jardunaldiko azken lehia sailkapenaren goiko parteko bi taldeak zituen protagonista. 

Azkenean, Oberenako Carlos Arturo Alzate Ramírezek irabazi zuen Héctor Lajusticia (Universidad de Navarra) eta Manolo Casadoren (Anaitasuna) kontra, bigarren eta hirugarren hurrenez-hurren. 

Hitzordu garrantzitsua liga nazionaletan

Datorren asteburuan, Estatuko Lehen eta Bigarren Mailako Liga Nazionalen jardunaldi bikoitzak izango dira. Bertan erabakiko dira Nafarroako taldeentzako igoerako eta jaitsierako Play-Off postuak.

Atxikitutako dokumentuetan aurkituko duzu informazio gehiago. 

📄 Documentos relacionados