Urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean, Bascaran eskualdeko txapelketa egin zen. Txapelketa horretan, Aragoi, Balear Uharteak, Katalunia eta Nafarroako 519 kirolarik, Estatuko Txapelketara joateko plaza bila joan ziren.
Hara hamasei kirolari nafar joan ziren, lau Anaitasunakoak, sei Club Natación Pamplonakoak eta beste hainbeste CD Oberenakoak. Gure aukera onenakClub Natación Pamplonako bi jokalariren eskuetan egon ziren, eta hauek Estatuko Txapelketarako sarrera lortu zuten: Eneko Erviti, 40 urtetik gorako beteranoen kategorian hirugarren sailkatua; eta Jorge Bedoya, gizonezkoen seniorren lehian seigarren postua lortuta.
Kategoria bakoitzean 8 plaza lehiatzen ziren Espainiako lurraldeko lau eremuetako jokalari onenak hartuko dituen Estatuko Txapelketara joateko. Plazarik lortu ez dutenek beste aukera bat izango dute Txapelketa Nazionalean.