Datorren abenduak 26, Oberenako XXXII. Txapelketa Irekia izango da.
Azken bi urte hauetan pandemia pairatu ondoren, antolatzaileek espero dute aurten aurreko edizioetako parte-hartzea berreskuratzea eta arrakasta izatea.
Horretarako, parte hartzeko kupoak anditu dira, nahi duten jokalari guztiek parte har dezaten (inskripzioa epean eginez gero).
Gainera, 32. edizio honetan, beheragoko kategoriak itzuli dira (kimuak, haurrak eta gazteak), eta palista batek kategoria batean baino gehiagotan izena eman dezake.
Plazak inskripzioen hurrenkeraren arabera emanen dira eta erreserben zerrenda sortuko da.
Era berean, antolatzaileek uste dute plaza asko egon arren, laster beteko direla, eta denbora pasatzen ez uztea eta izena lehenbailehen ematea gomendatzen dute.
Erantsitako dokumentuan duzu informazio guztia.