TENIS DE MESA Hace 4 años

Kirol Jokoen Banakako Ligako bigarren jardunaldia

Kirol Jokoen Banakako Ligako bigarren jardunaldia

Joan den larunbatean, azaroaren 20an, Larrabideko estadioko instalazioetan, Nafarroako Kirol Jokoen Banakako Ligako Bigarren Jardunaldia egin zen. Lehiaketa horretan, Kimu, Haur eta Gazteen kategoriako 55 kirolarik parte hartu zuten. Kirolariak naitasuna, Club Natación Pamplona, Iturrama, Lodosa, Oberena eta Universidad de Navarra, taldekoak dira.

Eskola-lehiaketaren lehen bi jardunaldi horien ondoren, honela dira sailkapenak:

Kimu kategorian, Diego Manjón Leiza, Anaitasunakoa, behin-behineko jeneralaren buru da. Ondoren, Julián García de La Cruz Oberenakoa eta Diego Díaz de Cerio Nieto, bigarren eta hirugarren postuetan daudenak, hurrenez hurren.

Neskeei dagokionez, Naroa Ilundain Izco da nabarmenduena.

Haur kategorian, mutilen artean lehen sailkatua Gaizka Pascual Apestegui (Oberena) da, bigarren postuan Jon Dávila Contín klubeko kidea eta hirugarren sailkatua Anaitasunako Andoni Beriain Iriarte.

Nesken aldean, Oberenako Lucía Suescun Ocariz, Anaitasunako Lorena Sánchez Hernándezi gailentzen zaio (oraingoz).

Azkenik, berdinketa dago gizonezkoen lehiaketako lehen postuan: Sergio Zabalza Izquierdo eta Javier Bautista Arguiñariz. Iruñeko Igeriketa Elkarteko biek 20 puntu dituzte, Oberena CDko Nicolás Funcia Juango baino bat gehiago.

Erantsitako dokumentuan dituzu jardunaldi honen datu guztiak

📄 Documentos relacionados