TENIS DE MESA Hace 4 años

Banakako Ligak aurrera doaz

Banakako Ligak aurrera doaz

Joan den igandean, Banakako Liga Absolutuaren laugarren jardunaldia izan zen. Oberena, Natación Pamplona, Anaitasuna eta Nafarroako Unibertsitateko 25 palistek parte hartu zuten bertan.

Carlos Alzate Ramírez Oberenako eta Héctor Lajusticia Andrés Nafarroako Unibertsitateko jokalariak berrogeita bost puntutan berdinduta daude sailkapeneko lehen postuan.

Ignacio Guelbenzu Fernándezek (Iruñeko Igeriketa Kluba) hurbiletik jarraitzen die 42rekin. Lehiaketa ez da eteten eta igande honetan bosgarren jardunaldia jokatuko da.

Kirol Jokoen Banakako Liga. 

Era berean, eskola-lehiaketak, koadroan 67 palista zituela, Banakako Ligako Gazte, Haur eta Kimu kategorietan ere jokatu zuen.

Azken horietatik hasita, sailkapenaren arabera, Oberenako Naroa Ilundain Izco eta Diego Manjón Leiza, Anaitasunakoa kimu kategoriako burua dira; Gaizka Pascual Apestegui eta Lucía Suescun Ocáriz Oberenakoak, haurren lehiaketan lehenak dira; eta Amadel Sánchez Hernández (Anaitasuna) eta Javier Bautista Arguiñariz (Iruñako geriketa Kluba) haur kategoriako buru dira.

Erantsitako dokumentuetan ikus ditzakezu sailkapenak.

📄 Documentos relacionados