Bi asteburutan zehar (martxoaren 4tik 6ra eta 11tik 13ra), 2022 Estatuko Txapelketa egin da Santanderren, eta kategoria guztietako jokalari nazional onenak izan dira bertan.
Nafarroako bost palista izan ziren, hiru Oberenakoak (Luis Izkue, David Esparza eta Matias Millera), bat Iruñeko Igeriketa Elkartekoa (Eneko Erviti) eta Mikel Izkue Oberenako jokalaria, orain Valladoliden bizi dena.
Eneko Erviti izan zen gure jokalaririk onena, 40 urtetik gorako beteranoen kategorian, hirugarren postuan amaitu baitzuen.
Gainerakoei dagokienez, Luis Izkuek, 60 urtetik gorako beteranoen kategorian bosgarrena amaitu zuen.
Matias Millera eta David Esparza senior kategorian 5.geratu ziren, baita Mikel Izkue 23 urtez azpikoen kategorian ere.
Erantsitako dokumentuetan emaitzak osorik kontsulta ditzakezu