Joan den igandean, Iruñeko Igeriketa Klubaren instalazioetan, 23 urtez azpikoen eta beteranoen Nafarroako Txapelketetan, Anaitasunako, Iruñeko Igeriketa Klubako, Oberenako eta Nafarroako Unibertsitateko hogei bat jokalarik parte hartu zuten.
Beteranoen kategorian, banakako lehian, Eneko Erbiti Rípodas Iruñeko Igeriketa Klubeko palistak irabazi zuen.
Binakako lehian, Eneko Erbitik eta Iñaki Guelbenzuk garaipena lortu zuten.
Hirugarren sailkatuak Carlos Vivanco Langarica eta Jesús Mª Ibarrola Baranda oberenistak eta Jesús Villadangos eta Juan Almenara Guerrero unibertsitarioak izan ziren.
23 urtez azpikoen lehiaketan, César Casado Martínek Jesús Echeverría Molinerori irabazi zion banakako kategorian; hirugarren postua Oberenako Hugo Elizari Pérez jokalariarentzat izan zen.
Geroago, Cesarrek eta Jesusek irabazi zuten binakako lehiaketan ere.
Erantsitako dokumentuan duzu txapelketa honi buruzko informazio guztia.