TENIS DE MESA Hace 3 años

Parte-hartze handia Itaroa Txapelketan

Parte-hartze handia Itaroa Txapelketan

 

Laurogeita hamar jokalarik hartu zuten parte mahai-teniseko Itaroa txapelketan. Larunbatean izan zen txapelketa, Oberenako Mahai Tenisaren Atalak antolatuta eta aipatutako merkataritza-zentroak babestuta.

10:00etatik 14:00etara, jokalari txikienen kategoriak jokatu ziren, eta, arratsaldean, nagusien eta emakumeen arteko borrokaren txanda izan zen. Horiei guztiei, lehen lau sailkatuentzako trofeoak izateaz gain, sanferminetarako poltsa bat, pilota bat eta zinemarako sarrera bat eman zitzaien.

Bazkaltzeko atsedenaldian, txapelketan parte hartu zuten zortzi mahaiak zaleen eskura egon ziren, eta jende asko animatu zen jokatzera arratsaldeko partidak iritsi arte.

Lehiari dagokionez, txapelketak atariko fasea izan zuen, hiruko taldetan, eta “denak denen aurka” jokatu zen. Talde bakoitzeko lehenengo biak azken koadrorako sailkatu ziren.

Irabazleak

A Kategoria (12 urtetik beherakoak)

  1. Alan Piñas
  2. Oier Capapay
  3. Iker Iriso
  4. Samuel Ochotorena

B Kategoria (12-16 urte bitartekoak)

  1. Jon Dávila
  2. Josu Ilarduya
  3. Aitor Valentín
  4. Asier García

C Kategoria (Federatu gabeko 16 urtetik gorakoak)

  1. Araceli Serna
  2. Daniel Guisado
  3. Mayank Arora
  4. Daniel López

D Kategoria (federatuak eta ez federatuak)

  1. David Esparza
  2. Carlos Alzate
  3. Jon Dávila
  4. René Moraga

Emakumezkoen kategoria

  1. Araceli  Serna                              
  2. Lucía Suescun                               
  3. María Ibarrola                               
  4. Enara Moreno

Sari-banaketara Juan Almenara Nafarroako Mahai Teniseko Federazioko presidentea joan zen, eta Itaroako txapelketan parte hartu ezin izan zutenei beste hiru txapelketa egin zitezkeela esan zien:

•    Abuztuaren 6an Zizur Nagusian
•    Irailaren 3an Tuteran
•    Irailaren 11n Uharten

Halaber, Oberenan uztailaren bigarren hamabostaldian egingo diren udako campuseko bi txanden berri eman zen.

📸 Más imágenes